Gizartea -

adinekoen eguna

Iñaxi Lasa 98 urteko tiktoker ezagunak etxean ez gelditzeko deia egin die adineko pertsonei

Urriaren 1a, Adinekoen Eguna aitzakiatzat harturik, goierritar influencerrarekin izan gara. Bizitzeko grinaren erakusle, Iñaxik 100.000 jarraitzailetik gora ditu Tik Tok sare sozialen, eta egunero kiroldegira joaten da gorputza mugitzera.

Inaxi Lasa 98 urteko tiktokerra
Inaxi Lasa 98 urteko tiktokerra
Inaxi Lasa 98 urteko tiktokerra

a. s. | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adinekoen eguna ate joka dugun honetan, Iñaxi Lasa, 98 urteko goierritarrak argi utzi du, beste behin, adinak ez duela mugarik. Tik Tok sare sozialean ia egunero partekatzen ditu bere 100.000 jarraitzaile baino gehiagorekin bideoak, eta ez nolanahikoak, gainera, baina bada gai bat bereziki atsegin duena eta jarraitzaileak txundituta uzten dituena: kirolarekiko duen zaletasuna.

Ikusmenarekin arazoak medio, 2018ko urrian, 94 urterekin, gimnasioan hasi zen kirol errutinekin. Muskuluak lantzeko pisuak altxatzen ditu, eta arraun-makinan aurrera eta atzera aritzen da. "Mesede egiten dit eta distraitu egiten naiz, denbora errazago pasatzen da", aitortu du Lasak. Bizitzeko gogo itzela du Iñaxik.

Iñaxi Lasak, Tik Token arrakasta lortu duen goierritarrak, etxetik irteteko deia egin die adineko pertsonei
Iñaxi Lasak, Tik Token arrakasta lortu duen goierritarrak, etxetik irteteko deia egin die adineko pertsonei
Iñaxi Lasak, Tik Token arrakasta lortu duen goierritarrak, etxetik irteteko deia egin die adineko pertsonei

0:36

2020an igo zituen lehen bideoak Tik Tok sare sozialera semeak animaturik, eta, orduz geroztik, bere umorea eta alaitasuna mundu osora zabaltzen dihardu. Dagoeneko 100.000 jarraitzaile baino gehiago ditu.

Dantza egiten ere ikusi izan dugu maiz Iñaxi bere bideoetan. "Garai batean asko gustatzen zitzaidan erromerietan ibiltzea", kontatu du. Orain, baina, mugitzeko arazoak ditu, baina horrek ez du atzera botatzen; izan ere, kementsu sentitzeko beste bideetako bat horixe da hain justu, gorputza mugitzea. Bere bideoetan egin dituen dantza pausoak itsasoaren beste alderaino iritsi dira, bere jarraitzaileen artean, esaterako, Mexikoko jende asko baitago.

Lasak komunitate birtual osoa dibertitzen jarraitzeko asmoa du, baita kirola egiten jarraitzekoa ere. Horregatik, mundu guztia kirola egitera animatu du, eta bereziki, jende heldua. "Etxetik irteteko eta ibiltzeko esango nieke, etxean ez geratzeko", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa EAE albisteak Sare sozialak albisteak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea TikTok albisteak Adinekoak gaurko berriak