Gizartea -

BIZKAIA

Lotura-trenak Sestao eta Areetako metro geltokiak 4 minututan lotu, eta 180.000 bidaia saihestuko ditu urtean

Bizkaiko Foru Aldundiak gaur goizean aurkeztu ditu Bilboko itsasadarraren azpiko tunel multimodalaren xehetasunak.

Bilboko itsasadarraren azpiko tren multimodala
Bilboko itsasadarraren azpiko tren multimodala
Horrelakoa izango da itsasadarraren azpian proiektatu den tunel multimodala

1:53

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko itsasadarraren azpitik egiten ari diren tunela multimodala izango da, eta bi ertzetako ibilgailuen trafikoa ez ezik, Bilboko metroko 1. eta 2. lineak lotuko ditu. Ur azpitik igaroko den lotura-trenak lau minututan lotuko ditu Sestaoko eta Areetako metro geltokiak, eta 180.000 bidaia saihestuko ditu urtean.

Imanol Pradales Bizkaiko Foru Aldundiko Azpiegitura eta Lurralde Garapeneko diputatuak Bilboko itsasadarraren azpiko tunel multimodalaren xehetasunak eman ditu gaur goizean.

Hasiera batean, ibilgailuentzako baino ez zen tunela, azkenean, multimodala izango da. Horregatik, hasierako aurrekontua 185 milioi eurotan handituko da, 600 milioi eurora iritsi arte.

Eraikuntza proiektua 2023ko udan amaituko dute, lanak 2024an hasiko dituzte, eta azpiegitura 2028an martxan jartzea aurreikusten dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo bideoak Sestao Azken ordukoa Bizkaia Metro Bilbao albisteak Gizartea albisteak Gaurko titularrak Eguneko albisteak Garraio publikoa Bizkaiko Foru Aldundia azken ordukoa