Gizartea -

DELITUAK

Genero indarkeriagatik kondenatutakoen % 41 kartzelara bueltatzen da hurrengo 10 urteetan

Ikerketa baten arabera, kartzelara bueltatzen den pertsona gizona da, Espainiako nazionalitatea du, eta 31 eta 50 urte bitartekoa da.

Ertzaintzaren autoa EITB Mediaren artxiboko irudi batean.
Ertzaintzaren autoa EITB Mediaren artxiboko irudi batean.
Ertzaintzaren autoa EITB Mediaren artxiboko irudi batean.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Genero indarkeriagatik kondenatutakoen % 41 kartzelara bueltatzen da hurrengo 10 urteetan, Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak aurkeztutako ikerketa baten arabera.

Dokumentu horrek jasotzen du kondena bete, eta askatasuna lortzen duten kondenatuen % 80 ez dela kartzelara itzultzen delitu berriak egiteagatik, eta, beraz, hamar presotik bik baino ez dutela berriro delitu bera egiten.

Berrerortzeen artean, lapurreta eta ebasketa delituengatik zigorra bete duten pertsonen % 76k berriro egin du delitu hori. Bide segurtasunaren eta osasun publikoaren aurkako delituen kasuan, % 42k eta ia % 31k berriro egin dute delitua, hurrenez hurren.

Kartzelara gutxien bueltatzen direnak, ordea, faltsutzearen edo hilketen ondoriozko espetxe zigorrak betetzen dituztenak dira.

Kartzelara itzuli arteko denborari dagokionez, berreroritako pertsonen erdiak baino gehiagok (% 53) berriro egin du delitua espetxetik atera eta lehenengo hiru urteetan.

Txostenaren arabera, aske utzi eta lehen eta bigarren urteen artean izaten dira berrerortze gehienak; zazpigarren urtetik aurrera, berriz, igoera oso txikia da.

Barne Ministerioak nabarmendu du txostenak aukera eman duela berriro kartzelara bueltatzen den pertsonaren profila zehazteko; gizonezkoa da (ia % 95), nazionalitate espainiarrekoa (% 88) eta 31 eta 50 urte bitartekoa (% 64).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak EAE albisteak Delituak azken ordukoa Espainia albisteak Gizartea albisteak Indarkeria matxista Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa