Gizartea -

Desagertua

Aurkitu dute Bilboko Artxanda inguruan galdu zen emakumea

Behatokiaren azpialdean aurkitu dute 87 urteko emakumea. Anbulantzia batek artatu behar izan du kolpeak zituelako.

DYAko langileak emakumearen bila, Artxandan. Argazkia: DYA
DYAko langileak emakumearen bila, Artxandan. Argazkia: DYA
Artxanda inguruan desagertutako 87 urteko emakume baten bila ari dira larrialdi zerbitzuak

0:29

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larrialdi zerbitzuek aurkitu dute Bilboko Artxanda inguruan desagertuta zegoen 87 urteko emakumea. Artxandako behatokiaren azpialdean aurkitu dute, Segurtasun Sailak baieztatu duenez, eta kolpeak zituenez, anbulantzia batek artatu behar izan du.

Atzoko 21:00ak aldera hasi ziren bilaketa lanak, Artxandan bertan dagoen zahar-egoitza batean 87 urteko egoiliar bat falta zela ohartarazi ostean.

Goizaldean ez dute etenik izan bilaketa lanek, eta gaur goizean ere, horretan jarraitu dute Ertzaintzak, Udaltzaingoak, Gurutze Gorriak eta DYAk, goizeko hamarrak baino lehentxeago aurkitu duten arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ertzaintza Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gurutze Gorria Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak Artxanda