Gizartea -

Biolentzia matxista

Valentzian atxilotu dute uztailean Tolosan egindako sexu erasoaren ustezko egilea

Ertzaintzak eta Espainiako Poliziak elkarlanean egindako ikerketari esker, 27 urteko gizonezko bat atxilotu dute Alziran (Valentzian), joan den uztailaren 10ean Tolosan (Gipuzkoa) egindako sexu eraso bat egotzita. Epaileak espetxeratu egin du, fidantzarik gabe.

Ikerketa Ertzaintzak eta Espainiako Poliziak gauzatu dute, elkarlanean. Argazkia: Ertzaintza
Ikerketa Ertzaintzak eta Espainiako Poliziak gauzatu dute, elkarlanean. Argazkia: Ertzaintza
Ikerketa Ertzaintzak eta Espainiako Poliziak gauzatu dute, elkarlanean. Argazkia: Ertzaintza

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den uztailaren 10ean Tolosan (Gipuzkoa) egindako sexu eraso bat leporatuta, 27 urteko gizonezko bat atxilotu zuten joan den astelehenean, urriak 3, Alziran (Valentzian), Ertzaintzak eta Espainiako Poliziak elkarlanean egindako ikerketa bati esker. Atxilotutakoa Gipuzkoako agintari judizialaren eskuetan jarri ondoren, fidantzarik gabeko espetxeratzea agindu dute.

Erasoa joan den uztailaren 10eko goizaldean gertatu zen Tolosan. Biktimari gizon bat hurbildu zitzaion atari baten sarreran, eta, ondoren, sexualki eraso egin zion inguruko parke batean.

Ordutik egin den ikerketa zehatzaz Oriako ertzain etxeko (Tolosa-Beasain) ikerketa taldea arduratu da, eta ikerketa horren ondorioz, Alzira (Valentzia) inguruan lokalizatu zuten ustezko erasotzailea. Une horretatik aurrera, Ertzaintzak eta Espainiako Poliziak elkarlanean egindako lanari esker lortu ahal zituzten une hartan "ikertua" zenaren ebidentzia biologikoak.

Lagin horiek eta biktimaren jantzietatik lortutako ebidentziak Ertzaintzaren Polizia Zientifikoaren Unitatearen laborategietan aztertu eta erkatu zituzten, eta emaitzak erabakigarriak izan ziren erasoaren egilea ziurtatzeko.

Asteazken honetan, urriak 5, atxilotua agintari judizialaren eskuetan jarri ondoren, epaileak fidantzarik gabeko espetxeratze komunikatua agindu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tolosa azken ordukoa Gizartea albisteak Emakumeen kontrako tratu txarren salaketak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Matxismoa gaur Sexu erasoak Valentziako Erkidegoa gaur