Gizartea -

Gipuzkoa

Gidari bat atxilotu dute Bergaran, kontrol batetik ihes egin eta polizia-auto baten kontra talka egiteagatik

Kolpearen ondorioz, ertzain bi eta gidaria zauritu dira. Gizonak positibo eman du alkohol probetan, hortaz, atxilotu egin dute.

Istripua izandako polizia-autoaren istripuetako bat. Argazkia: EITB MEDIA
Istripua izandako polizia-autoaren istripuetako bat. Argazkia: EITB MEDIA
Istripua izandako polizia-autoaren istripuetako bat. Argazkia: EITB MEDIA

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gidari bat atxilotu dute larunbat honetan Bergaran (Gipuzkoa), alkohol kontrol batetik ihes egin eta Ertzaintzaren auto batekin talka egin ostean, polizia-iturriek jakitera eman dutenez.

Jazoera GI-627 errepidean gertatu da, Bergaratik gertu, auto bat Ertzaintzaren alkohol kontrol batean gelditu ez denean. Polizia atzetik joan zaio, Ibargarai auzoraino. Dirudienez, horren autoak eta Ertzaintzaren ibilgailuak talka egin dute, eta azken hori errepidetik atera da.

Istripuaren ondorioz, bi ertzain eta ihes egindako gidaria zauritu dira.

Gidariak positibo eman du alkohol probetan, hortaz, atxilotu egin dute. Zaurituak Arrasateko Ospitalera eraman dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gipuzkoa Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Bergara Albisteak Trafiko istripuen biktimak Debagoiena gaur