Gizartea -

Ellacuria saria

Eusko Jaurlaritzak Indiako Vandana Shiva ekintzaile ekofeministari emango dio 2022ko Ingacio Ellacuria saria

Shiva mundu mailako erreferentea nazioarteko mugimendu ekofeministan eta biodibertsitatea babesteagatik. Saria Iñigo Urkullu lehendakariak emango dio azaroaren 29an.

Vandana Shiva. Argazkia: EITB Media.
Vandana Shiva
Vandana Shiva. Argazkia: EITB Media.

N. B. | Euskadi Irratia | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak Indiako Vandana Shiva ekintzaile ekofeministari emango dio 2022ko Ignacio Ellacuria saria. Shiva Indiako ekintzailea da, mundu mailako erreferentea nazioarteko mugimendu ekofeministan eta biodibertsitatea babesteagatik.

Hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzak Emakume Nekazarien Nazioarteko Egunarekin bat eginez egin du iragarpena; izan ere, emakume nekazarien eskubideen alde egiten duen jardunagatik ere saritu dute.

Paul Ortega, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak Euskadi Irratian azaldu duenez, "krisi klimatikoaren arazo handiari buruzko ahotsa izateagatik, eta, batez ere, ingurumenarekin oreka bat lortzeko alternatiba eskuragarriak, zientifikoki kontrastatuak eta eraginkorrak eskaintzeagatik, eta emakumeen balioa protagonista gisa jarri duelako".

Gaineratu duenez, saria jasoko du "bizitza eman duelako besteena salbatzen, lurraren eta gizakiaren bizitza babestuko duen indarkeria gabeko nekazaritzaren bidez".

Iñigo Urkullu lehendakariak emango dio saria azaroaren 29an, Lehendakaritzan egingo den ekitaldian.

Naturaren eskubideen aldeko aktibista

Vandana Shiva, fisikaria da eta teoria kuantikoan doktorea. Bere ikerketa lanaren norabidea aldatu zuen kimikoetan oinarritutako nekazaritza industrialaren ereduaren aurrean alternatibak eraikitzeko eta herri indigenen eta tokiko komunitateen eskubideen alde borrokatzeko. 1987az geroztik, 134 hasi banku komunitario baino gehiago sortzen lagundu du, eta Indiako milioi bat nekazarien bizibideak babestu eta birsortu ditu.

1984an, Navdanya (bederatzi hazi) Ikerketa Zientifiko, Teknologiko eta Ekologikorako Fundazioa sortu zuen. Fundazioak biodibertsitatearen kontserbazioa, nekazaritza ekologikoa, hazien kontserbazioa eta nekazarien eskubideak sustatzen ditu, bereziki, emakumeenak.

Nazioartean, Shivak ekofeminismotik nekazarien eta naturaren eskubideen aldeko mundu osoko ekimenetan parte hartu du. 1998an, Diverse Women for Diversity mugimendua sortu zuen, 10 milioi emakume baino gehiagorekin batera horien segurtasuna eta elikadura burujabetza ziurtatzeko. Horregatik guztiagatik, Vandana Shivak Right Livehood Award saria jaso du, Nobel Saria alternatiboa izateagatik ezaguna, eta liburu ugari idatzi ditu horien artean Staying Alive, Hegoaldeko herrialdeetako emakumeen pertzepzioak aldatzen lagundu zuena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Gizartea Albisteak Gaur Albisteak India Feminismoa gaur Ekologia azken ordukoa Nekazaritza albisteak