Gizartea -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Basurtuko bahiketa, langabezia datuak eta Euskadi Literatura sariak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Basurtuko Ospitalea.
Basurtuko Ospitalea.
Basurtuko Ospitalea.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urriak 21, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Basurtuko bahiketa: Atzokoan jaioberri bat bahitu zuen emakumea aurki, ziurrena goizean zehar, igaroko da epailearen aurrera. Bien bitartean, Osakidetzak bilera deitu du, haurdunaldi, erditze eta puerperioaren asistentzia-prozesuko segurtasunaren disziplina arteko taldearena, 2014tik indarrean dagoen protokoloa aztertzeko.

- Langabezia datuak: Eustat Euskal Estatistika Institutuak 2022ko hirugarren hileko langabezia datuak jakinarazi ditu.- Euskadi Literatura sariak: Euskarazko Literatura, Euskarazko Haur eta Gazte Literatura eta Literatur Lanaren ilustrazioa modalitateetako irabazleak iragarri ostean, gaur gaztelera, euskarazko itzulpena, eta saiakera sarien txanda izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia Espainian 2024 Eguneko albisteak Albisteak Euskadi Sariak Basurtuko ospitalea