Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

Barakaldoko ustezko hiltzailearen defentsak zorotasuna alegatu du

Hala ere, akusazioek uste dute hori bateraezina dela krimenak behar zuen antolakuntzarekin eta planifikazioarekin. Herri-epaimahaia bihar bilduko da erabakia hartzeko.

Barakaldoko ustezko hiltzailearen defentsak zorotasuna alegatu du. Argazkia: Efe
Barakaldoko ustezko hiltzailearen defentsak zorotasuna alegatu du.
Barakaldoko ustezko hiltzailearen defentsak zorotasuna alegatu du. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2010eko abenduan Barakaldon Cristina Estebanez hiltzea leporatuta auzipetu duten gizonezkoaren defentsak esan du gazteak ez zuela emakumea hiltzeko asmorik eta une bateko jeloskorkeria eta zorotasuna alegatu ditu. Akusazioek, berriz, uste dute hori bateraezina dela krimenak behar zuen antolakuntzarekin eta planifikazioarekin.

Gaur bi aldeen ondorioak entzun ostean, herri-epaimahaia bihar bilduko da eta gazte kubatarra bikotekide ohiaren hilketagatik eta horren mutil-lagunaren hilketa saiakeragatik zigortzen ote duten ebatzi beharko dute.

Gainera, bikotekide ohiarengatik urruntzeko zuen agindua urratu ote zuen eta etxean indarrez sartu ote zen ebatzi beharko dute.

Fiskaltzak 35 urteko kartzela-zigorra eskatzen du eta akusazio partikularrek 40 urtera igo dute eskaria, bizirik atera zen gizonezkoak dituen arazo psikologikoengatik. Era berean, 180.000 euroko kalte-ordaina eskatzen dute hildako emakumearen aitarentzat eta 240.000 eurokoa zaurituarentzat.

Bestalde, fiskaltzak izapideak abiarazteko eskatu dio epaileari auzipetuaren hiru lagunek nahita testigantza faltsuak eman zituztelakoan.

Ministerio publikoaren arabera, egiaztatuta geratu da krimena aurrez pentsatuta egin zuela, izan ere, biktimaren etxean sartzeko 16 orduko eskalada zaila egin behar izan zuela azpimarratu du.

Gainera, arrastorik ez uzteko eskularruak jarri zituela eta soinean 30 zentimetroko labana zeramala gogorarazi du.

Fiskaltzak azaldu duenez, ustezko hiltzaileak ezustean egin zien eraso biktimei eta azpikeriaz jokatu zuen, emakumeak eta horren bikotekideak ez baitzuten defendatzeko aukerarik izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea