Gizartea -
nafarroa
Ukrainarentzat laguntza eskatzeko aitzakiarekin egiten ari diren lapurreten berri eman dute
Guardia Zibilak ohartarazi duenez, bikote bat ebasketak egiten ari da Nafarroan, gerrari buruzko inkestak egiteko eta dohaintzak eskatzeko aitzakiarekin.
agentziak | eitb media
Guardia Zibilak larunbat honetan ohartarazi duenez, Nafarroako erdialdean adin ertaineko bikote bat ari da Ukrainako gerrari buruzko inkestak egiten eta dohaintzak eskatzen, bitartean biktimari ebasteko aprobetxatuz.
Guardia Zibilak adierazi du emakumea dela ustezko inkesta egiteaz eta laguntza eskatzeaz arduratzen dena. Horretarako, dokumentazio pertsonala eskatzen du, eta gizonak ibilgailu batean itxaroten dio ebasketaren ondoren alde egiteko.
Bakarrik bizi diren adinekoekiko duten interesaz ohartarazi du Guardia Zibilak, eta nabarmendu du babes bereziko kolektiboa dela, eta gomendatzen duela ezezagunei aterik ez irekitzea, ez fidatzea saltzaileak direla diotenekin edo elkarte zein erakundeetako ordezkariekin etxean sartu nahi badute, ezta eskatu gabeko zerbitzu teknikoekin ere.