Gizartea -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Suteen aurkako murrizketak, euskal selekzioak eta Trans Legea

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Balmaseda, atzo
Balmaseda, atzo
Balmaseda, atzo

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urriak 26, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Suteen aurkako murrizketak: Eusko Jaurlaritzak murrizketak eta debekuak ezarriko ditu berriz gaur gauerditik baso suteak saihesteko, EITB Mediak jakin izan duenez.

- Euskal selekzioak: Pilotako, surfeko eta, adostutakoaren arabera, "sustraitze historiko eta sozialeko" beste kirol batzuetako euskal selekzioak ofizialki lehiatu ahalko dira nazioarte mailan, Diputatuen Kongresuan Kirolaren Legea onartzen dutenean.

- Trans Legea: Hirugarren aldiz, Trans Legeari zuzenketak aurkezteko epea luzatzea eskatu du PSOEk, eta gaur Kongresuko Mahaiak erabakia hartuko du horren inguruan. Gobernukide duen Unidas Podemosen haserrea eragin du beste behin erabakiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua azken ordukoa Eusko Jaurlaritza berriak Suteak gaur Erresuma Batua albisteak Espainiako Gobernua Eguneko albisteak Balmaseda bideoak Albisteak