Gizartea -
Ingurumenaren Eguna
Garoña gainetik hegan egin du eta ke-potoak bota ditu Greenpeacek
Ingurumenaren Nazioarteko Eguna dela eta, Garoñaren "segurtasun eza" salatzeko, ke-potoak bota dituzte.
Erredakzioa
Greenpeaceko ekintzaileek Santa Maria de Garoñako zentral nuklearraren gainetik hegan egin dute eta ke potoak bota dituzte, bertako "segurtasun eza" salatzeko.
Goizean goiz, Ingurugiroaren Nazioarteko Eguna dela eta, Garoñako zentral nuklearraren gainetik hegan egin dutela adierazi dute ohar baten bitartez.
Garoña ez ixteko ez dagoela arrazoi ekonomikorik ezta energetikorik ere adierazi dute Greenpeaceko kideek, eta "arriskua frogatuta" dagoela esan dute, "Europar Batasuneko erresistentzia probak ez baitira bukatu, eta, sortzen duen energiaren truke, zentraleko jabeek Endesari eta Iberdrolari merkatuko preziorik altuena ordaintzen dietelako".
Greenpeaceren iritziz, zentral nuklearra berriz zabaltzeak Endesaren eta Iberdrolaren interes ekonomikoei bakarrik egiten die mesede, eta"ingurumena arriskuan jartzea herritarrek hartu behar dute euren gain".