Gizartea -

Gertakaria

Gizon bat atxilotu dute Amurrion, autoarekin ertzain bat harrapatzen saiatzea leporatuta

Alkoholaren eraginpean ari zen gidatzen gizonezkoa, eta gelditu dutenean, ihes egiten saiatu da. Azkenean, geratzea eta identifikatzea lortu dutenean, ertzainei eraso egin die, eta korrika alde egiten saiatu da.

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

41 urteko gizonezko bat atxilotu dute gaur goizaldean Amurrion (Araba) autoa geratzeko esan dion ertzain bat harrapatzen saiatzeagatik eta ihes egiteagatik.

Goizaldeko lauak baino lehentxeago izan da gertakaria. Ezohiko abiadura motelean zihoan auto bat atzeman du Ertzaintzak, eta geratzeko esan diotenean, gidariak ez du jaramonik egin, eta ia aurrean eraman du ertzainetako bat.

Gidaria ihes egiten saiatu den arren, azkenean gelditu egin da, eta ertzainak hura identifikatzen ari zirenean, agenteei eraso egin die, eta oinez alde egiten ahalegindu da.

Erasotzailea komisaldegira eraman dute agenteen aurkako atentatua eta errepideko segurtasunaren kontrako delitua egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Amurrio Ertzaintza Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Aiarako kuadrilla