Gizartea -

TRAFIKOA

Amaitu dira auto pilaketak A-8 autobidean, Barakaldo parean

Bi errei itxita egon dira Kantabriako noranzkoan, 124. kilometrotik aurrera, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Pertsona bat zauritu da.

Barakaldo, gaur. Argazkia: @trafikoaEJGV
Barakaldo, gaur. Argazkia: @trafikoaEJGV
Barakaldo, gaur. Argazkia: @trafikoaEJGV

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auto ilarak sortu dira A-8 autobidean, Barakaldo parean, hiru autok izan duten istripuaren ondorioz. 09:30ean izan da istripua Kantabriako noranzkoan, eta ordutik, ia 45 minutuz, bi errei itxita egon dira.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, pertsona bat zauritu da ezbeharrean.

Istripua izan duten ibilgailuak errepidetik erretiratu dituztenean, zirkulazioa bere onera etorri da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak gaur Trafikoa Barakaldo Gizartea bideoak Trafikoko web-kamerak Donostian Albisteak Gaur Albisteak A-8 autobideko istripuak gaur Errepideko istripuetan zauritutakoak