Gizartea -

Migrazioa eta integrazioa

Gora egin du Euskadin etorkinenganako tolerantzia mailak, testuinguru ekonomiko eta soziala zaildu den arren

Ikuspegiren txostenaren arabera, Euskadiko herritarren erdia asilo eta babes eskaerak inolako murrizketarik gabe onartzearen alde dago, eta biztanleriaren % 5,7k baino ez su uste immigrazioa arazoa dela.

Irunera iritsitako migratzaile baten artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Irunera iritsitako migratzaile baten artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Irunera iritsitako migratzaile baten artxiboko irudia. Argazkia: EFE

ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2022an, Ukrainako inbasioaren eta inflazioaren gorakadaren erdian eta pandemiaren osteko testuinguruan, igo egin da Euskadiko gizartearen tolerantzia, ulermen eta elkartasun maila Euskal Autonomia Erkidegora iristen diren atzerritarrekiko, Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiaren 2022ko txostenaren arabera. 

Hala, tolerantzia maila 69 puntu pasatxora igo da, marka guztiak hautsiz, etorkinei buruzko estereotipo faltsuek atzera egiten duten bitartean. 

Argitara emandako datuetan Ikuspegik bereziki azpimarratu du lehendabiziko aldiz tolerantzia igo dela testuinguru ekonomiko eta soziala zaildu den arren; izan ere, orain arte, egoera ekonomikoak txarrera egin duenean, immigrazioarekiko ikuspegia ere txartu egin da.

Ikuspegiren txostenaren arabera, Euskadiko herritarren erdia asilo eta babes eskaerak inolako murrizketarik gabe onartzearen alde dago, eta biztanleriaren % 5,7k soilik uste du immigrazioa arazoa dela.

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, adierazi duenez, "kultura batek iturri ezberdinetatik edan behar du, horrek gizarte bidezkoago baterantz aurrera egitea ekarriko baitio". Gaineratu du gizartea aurreiritziak ezabatzen ari dela, eta migratzaileen oinarrizko eskubideak errespetatzen ari dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Gaurko albisteak Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba EAE Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea