Gizartea -

SANTU GUZTIEN EGUNA

Milaka bisitari hilerrietan Santu Guztien Egunean, pandemia amaitu zenetik lehen aldiz murrizketarik gabe

Bereziki hiriburuetan, plan bereziak prestatu dituzte hilerrietan, jende pilaketak ekiditeko.

Milaka lagunen bisita jasotzen ari dira Euskal Herriko hilerriak Santu Guztien egunean

0:39

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka bisitarik jo dute herri eta hirietako hilerrietara gaur, Santu Guztien Egunean. Azken bi urteotan covid-19aren pandemiak ezarritako murrizketak atzean utzi, eta gaur ohiko itxura hartuko dute kanposantuek. Eguraldia lagun, jendetza espero da eta udalek plan bereziak jarri dituzte martxan, pilaketak ekiditeko.

Besteak beste, ahal den neurrian garraio publikoa erabiltzea eskatu zaie herritarrei, eta jende gehien batzen den orduak sahiestea. Halaber, kontrolak ezarriko dira hilerri inguruetako aparkaleku guneetan, eta ordutegiak ere egokitu egin dira:

- Bilbo: Bizkaiko hiriburuaren kasuan, Bilboko hilerriak ohiko ordutegia mantenduko du, 08:00etatik 18:00etara, eta Deustuko hilerriaren ordutegia 08:00etatik 18:00etara luzatuko da. Bilboko Udalak garraio publikoa erabiltzea eta puntako orduak ekiditea gomendatu du, pilaketak saihesteko.

- Donostia: Polloe eta Altzako hilerriak 09:00etatik 20:00etara egongo dira zabalik, eta Igeldokoak ordutegi irekia izango du.

- Gasteiz: Arabako hiriburuko El Salvador eta Santa Isabel udal hilerriek ordutegi berezia izango dute: 09:00etatik 20:00etara.

- Iruñea: Nafarroako hiriburuko San Jose udal hilerria 08:00etan irekiko da, eta ate nagusia 19:00etan itxiko da, baina beste ateak 18:30ean itxiko dituzte.

Bestalde, ohi bezala, lore saltzaileentzat postuak egokitu dira hilerri inguruetan, horien salmenta errazteko. Aurten, inflazioak bete betean astindu du alor hori ere, eta inoizko preziorik garestienak dituzte landareek:

Hilerrira eramateko loreak, inoiz baino garestiago
Hilerrira eramateko loreak, inoiz baino garestiago
Hilerrira eramateko loreak, inoiz baino garestiago

1:29
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Donostiako Udala Bilbo Donostia Iruñea Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Iruñeko Udala