Gizartea -

Gastronomia

Euskadik "Minitature Cooking Championship"eko pintxo onenaren saria irabazi du

Joan den astean Gasteizen egindakoa taldekako lehen pintxo lehiaketa izan da. Txapelketan, Gasteizko hainbat jatetxetan pintxo afariak eman dituzte, guztien artean hoberena zein den jakiteko.

Argazkia: EITB Media
Argazkia: EITB Media
Euskadi irabazle Estatuko lehen taldekako pintxo lehiaketan, beste bederatzi erkidegotako taldeen gainetik

01:08

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadik Gasteizen egindako lehen taldekako pintxo lehiaketa irabazi du. Horrenbestez, "Miniature Cooking Championship" lehiaketaren saria etxean gelditu da. Urriaren 27tik azaroaren 2ra, taldeak, Gasteizko hainbat jatetxetan, afalorduan pintxoak ematen egon dira, eta bezeroek horien gustukoenen alde bozkatu dute. Gero, horiek gaurko finalean kozinatu dute.

Euskal taldea hiriburuetako hiru sukaldarik osatu dute: Durangoko Kobika lokaleko Iñigo Kortabitarte, Gasteizko Borda Berri erretegiko Mitxel Suarez eta Galerna jatetxeko Rebeka Barainka. Hiruen artean, Euskadi pintxoa sortu dute; tomate deshidratatua, atun ketua eta wasabi eta jalapeñozko izozkia dituen tosta kurruskaria.

Bigarren postuan, Asturias geratu da tomatea protagonista duen pintxo batekin, eta brontzea Kanarietara joan da oilaskoz betetako txipiroi tintaren budin batekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gastronomia sariak Bilboko albisteak Donostia Bizkaia Gipuzkoa Araba EAE albisteak Gizartea Albisteak Gaur Gasteiz Durango Eguneko albisteak