Gizartea -

Hondakinen kudeaketa

Horrela geratuko da EAEko zabortegien mapa

Hondakinak kudeatzeko 2024rako ibilbide orri berria aurkeztu zuen atzo Jaurlaritzak. Horren arabera, Bizkaiko hiru zabortegi handitu (Igorre, Lemoa eta Mallabia) eta beste bi (Bilbo eta Bergara) berriro zabalduko dituzte eskariari aurre egiteko. Guztira, zortzi zabortegi izango ditu EAEk.

EAEko zabortegien mapa. Grafikoa: EITB Media
EAEko zabortegien mapa.
EAEko zabortegien mapa. Grafikoa: EITB Media

E. G. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Duela urtebete onartutako Hondakinak Kudeatzeko Planak aurreikusitako balorazio azpiegiturak eraiki bitartean, 2030era arte sortuko diren beharrak asetzeko ibilbide orria aurkeztu zuen atzo Jaurlaritzak.

Horren arabera, hiru zabortegiren edukiera handituko dute; hirurak Bizkaian daude: Igorren, Lemoan (Bistibieta du izena) eta Mallabian (Betearte). Horrez gain, Bilbon, Artxandan, dagoen zabortegi zaharra eraberritu eta Epelekoa (Bergara) berriz zabalduko dute. Gainerakoan, beste hiru zabalik mantenduko ditu: Aizmendikoa (Astigarragan, Gipuzkoa), Zallakoa (Bizkaia) eta Gardelegikoa (Gasteiz). Guztira, bada, zortzi dira gaur-gaurkoz hondakin ez-arriskutsuak jasotzeko prest dauden instalazioak: 

Dena dela, asmoa da, apurka-apurka, zabortegi batzuk ixtea, eta horretarako, Jaurlaritzak egutegia ere zehaztu du. Hala, Beteartekoa (Mallabia) 2024an zarratuko dute, eta Epelekoa (Bergara), urtebete geroago. 2027rako eta 2030erako, hurrenez hurren, itxiko dituzte Bistibieta (Lemoa) eta Artxandakoa (Bilbo).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatzen ari da Bilbon? Azken ordukoa Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Gizartea bideoak Gaurko titularrak Gasteiz berriak Gaurko azken ordukoa Zalla albisteak Igorre albisteak Lemoa albisteak Ekologia azken ordukoa