Gizartea -

EUSTAT

Heriotza kopurua % 6,6 hazi da bigarren hiruhilekoan Euskal Autonomia Erkidegoan

Apiriletik ekainera, 5.775 pertsona hil dira, eta heriotza horietatik 364 koronabirusak eragindakoak izan dira.

Jendea kalean paseatzen. Artxiboko argazkia: EITB Media
Jendea kalean paseatzen
Jendea kalean paseatzen. Artxiboko argazkia: EITB Media

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urteko bigarren hiruhilekoan heriotza kopurua % 6,6 hazi da Euskal Autonomia Erkidegoan, Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) gaur argitaratutako datuen arabera. Guztira, apiriletik ekainera 5.775 pertsona hil dira, eta horietatik % 6,3 (364) koronabirusak eragindakoak izan dira. Hala ere, 2020an covid-19ak gogorren jo zuenean baino askoz ere gutxiago dira (1.241 izan ziren orduan).

Datuak lurraldez lurralde aztertuta, igoera bereziki esanguratsua izan da Araban (% 9,5) eta Bizkaian (% 9,3). Araban, guztira, 792 pertsona hil dira, eta, Bizkaian, ostera, 3.150 pertsona. Gipuzkoan, ostera, igoera txikiagoa izan da, % 1,2koa, 1.833 heriotza izan baitira.

Heriotza kausa nagusiak tumoreak (1.547) eta zirkulazio-sistemako gaixotasunak (1.370) izan dira, heriotza guztien % 50,5 horiek eragin baitituzte. Koronabirusa heriotza gehien eragin dituzten faktoreen zerrendan hirugarren postuan jarri da, heriotza guztien % 6,3 (364 heriotza) eragin baititu.

Euskal Autonomia Erkidegoko hazkunde begetatiboa negatiboa izan da (2.456 pertsona gutxiago) urteko bigarren hiruhilekoan. Hiru lurraldeetan, biztanleria galdu da: Bizkaian, 1.519 pertsona; Gipuzkoan, 750, eta, Araban, 187.

Aurten, urtarriletik ekainera, 12.211 pertsona hil dira, 2021eko aldi berean baino % 7 gehiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Eustat