Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Emakume batek sexu erasoa salatu du Ormaiztegin

Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertaturikoa argitzeko. Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialistak elkarretaratzea deitu du gaur 19:30ean herriko plazan.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteburuan sexu erasoa jasan duela salatu du emakume batek Ormaiztegin, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez.

Salaketaren arabera, erasoa larunbatetik iganderako gauean gertatu zen Ormaiztegin.

Ertzaintzak ikerketa bat abiatu du gertaturikoa argitzeko.

Bestalde, Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialistak elkarretaratzea deitu du gaur 19:30ean herriko plazan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainian Gipuzkoa Salaketak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Mundu matxista Sexu erasoak Goierri