Gizartea -

''Bai bakarrik da bai'' legea

"Bai bakarrik da bai" legea ezartzeko orduan, "kasuz kasu" aztertzeko deia egin du Gorenak

Gorenak ez du doktrina bateratu bat ezarri, eta sexu erasoengatik zigortutakoen kasuak "modu orokortuan" berrikustea baztertu du.

Auzitegi Gorenaren arabera, lege berriaren aplikazioa "kasuz kasu" aztertu behar da. EITB Media
Auzitegi Gorenak
Auzitegi Gorenaren arabera, lege berriaren aplikazioa "kasuz kasu" aztertu behar da. EITB Media

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arandina auziari buruz hartutako erabakiarekin, Auzitegi Gorenak erabaki du epaitegiek zigorra murriztu ahal izango dietela sexu-delituengatik zigortutakoei, "Bai bakarrik da bai" legea indarrean sartu delako, baina zehaztu du "kasuz kasu" egin beharko dela, "ez modu orokorrean".

Legelari askok uste zuten Gorenak guztientzako doktrina komun bat ezarriko zuela, baina gaur helarazitako oharrean ez du zalantzarako tarterik utzi: lege berria kondenatuaren "onurarako aplikatu ahal izango da", "orain zigor txikiagoa ezartzen denean bidezkoa den kasuetan", baina kasuz kasu aztertuta.

Izan ere, Sexu Askatasunaren Berme Integralari buruzko Lege Organikoak, "Bai bakarrik da bai" izenekoak, bi delitu batu ditu batean. Arau berriarekin, sexu-abusuaren delitua desagertu egiten da, eta sexu-erasoaren delituaren barruan sartzen da. Hala, orain arte jokabide larri gisa jotzen zena delitu txikiagoko bihur daiteke. Testuinguru horretan, zigor-arloko tartea zabaldu egin da, orain sexu-eraso gisa zigortuta dauden jokabideen aukera osoa barne hartzeko.

Gorenak erabakia hartu aurretik, hamabost bat probintzia-auzitegik gauza bera egin zuten; horietako 10 kondenatuei irizpiderik mesedegarriena aplikatzearen alde agertu ziren, zigorrak murriztuz.

Erabaki horien aurrean, gutxienez hiru auzitegik, tartean Nafarroakoak eta Errioxakoak, zigorrak ez murriztea erabaki zuten, baldin eta ezarritako zigorrak lege berriarekin ezarri ahal badira.

Europa Press albiste-agentziak aipatutako iturri juridikoen arabera, 39 dira esparru berriaren onuradun izan diren kondenatuak, eta, datu horien arabera, 10 pertsona atera dira espetxetik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Auzitegi Gorena Delituak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Sexu erasoak Errioxa