Gizartea -

EPAIKETA

Zornotzan osaba hiltzeagatik akusatutako gizona erruduntzat jo dute

Epaimahaiak ebatzi du gizonak azpikeriaz hil zuela senitartekoa. Epaiketan zehar akusatuak berretsi zuen senideari eraso ziola, eta onartu egin zuen Fiskaltzak eta Akusazio Partikularrak esandakoak.

Osaba hiltzeaz akusatutako gizona epaiketan. Artxiboko argazkia: EFE
Osaba hiltzeaz akusatutako gizona epaiketan. Artxiboko argazkia: EFE
Osaba hiltzeaz akusatutako gizona epaiketan. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Epaimahaiak erruduntzat jo du 2020ko maiatzean osaba hiltzeagatik kondenatutako 41 urteko gizona. Gertakaria Zornotzan izan zen, osaba-ilobak baratzean lanean ari zirela.

Bizkaiko Auzitegian astearte honetan irakurritako epaiaren arabera, epaimahaikideek frogatutzat jo dute akusatuak behin baino gehiagotan kolpatu zuela aizkora batez atzetik 66 urteko osaba, honek diru gehiago emateari uko egin ziolako.

Epaiketan, akusatuak berretsi zuen senidea aizkoraz erasotu zuela, eta Fiskaltzak eta Akusazio Partikularrak esandakoak onartu zituen. Biek ala biek adierazi zuten azpikeriaz eta aringarririk gabe egindako hilketa delitua zela, eta 18 urteko kartzela-zigorra eskatu zuten.

Gertakaria gertatu zenetik, 41 urteko gizona eta biktimaren iloba, behin-behineko espetxealdian egon da Basauriko kartzelan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Zornotza Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Durangaldea azken ordukoa