Gizartea -

Ukrainako Enbaxada, Espainian

Ukrainak Madrilen duen Enbaxada hustu dute, material su eragilerik ez duen pakete susmagarri batengatik

Ukrainak EBko hainbat herrialdetan dituen ordezkaritza diplomatikoetan, animalia gorpuzkiak dituzten paketeak ari dira jasotzen; Madrilgo hau horietako bat da. Azaroaren 24tik abenduaren 1era artean, lehergailuak zituzten sei pakete bidali dituzte zenbait erakundetara.

Ukrainak Madrilen duen Enbaxada, ostiralean. Argazkia: EFE.
Ukrainak Madrilen duen Enbaxada, ostiralean. Argazkia: EFE.
Ukrainak Madrilen duen Enbaxada, ostiralean. Argazkia: EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Material su eragilerik ez duen pakete susmagarri bat iritsi da ostiralean Ukrainak Madrilen duen Enbaxadara; hori dela eta, Espaniako Poliziak segurtasun perimetroa ezarri du, eta eraikin diplomatikoa hustu du, Barne Ministerioaren iturriek jakitera eman dutenez. Ukrainak Europar Batasuneko hainbat herrialdetan dituen ordezkaritza diplomatikoetan jasotzen ari diren paketetako bat da, animalia gorpuzkiekin, hain zuzen animaliaren baten begi batekin; Dmytro Kuleba Ukrainako Atzerri ministroaren esanetan, "planifikatutako larderia kanpaina" da hori.

Ukrainak Madrilen duen Enbaxadan, azken 48 orduetan iritsitako bigarren pakete susmagarria da; asteazkenean, bertako langile batek zauri arinak pairatu zituen eskuan lehergailu txiki batek eztanda egin ostean. Espainiar Estatuko beste erakunde batzuetan ere jaso dituzte horrelako bidalketak, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak kasu.

Ukrainar Gobernuak ostiralean esan duenez, azken egunetan "pakete odoltsuak", animalien begiekin ere, iritsi dira Hungarian, Herbehereetan, Polonian, Kroazian eta Italian dituen Enbaxadetara. Poloniako, Txekiako eta Italiako Kontsuletxeetan ere jaso dituzte bidalketa susmagarriak.

Marlaska gutun-azalei buruz: ''Ikerketen emaitzak izango dira denbora gutxian''
Marlaska gutun-azalei buruz: ''Ikerketen emaitzak izango dira denbora gutxian''
Marlaska gutun-azalei buruz: ''Ikerketen emaitzak izango dira denbora gutxian''

0:22
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ukraina gaur Gizartea albisteak Gaurko titularrak Eguneko albisteak Madril albisteak gaur