Gizartea -

Munduko txapelketa

Ertzaintzak segurtasun dispositiboa prestatu du Maroko eta Espainiaren arteko partiduaren harira

Marokoren aurreko garaipenaren ondotik Europako zenbait hiritan izandako liskarren ostean, Ertzaintzak eta Euskadiko hiru hiriburuetako udaltzaingoek dispositiboa antolatu dute elkarrekin koordinatuta.

Ertzaintzako agenteak, artxiboko irudian. Argazkia: EFE
Ertzaintzako agenteak, artxiboko irudian
Ospakizun jendetsuak izango dira Bilbo Zaharrean, Marokok irabaziz gero

01:35

i.g. | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzrtzaintzak eta Euskadiko hiru hiriburuetako udaltzaingoek segurtasun dispositibo berezia antolatu dute gaur Maroko eta Espainiako selekzioen artean egitekoa den partiduaren aurrean.

Segurtasun Sailak EITBri baieztatu dionaren arabera, dispositiboa badaezpada antolatu dute, eta Bilbo, Gasteiz eta Donostiako udaltzaingoekin koordinatuta, Europako hiri batzuetan izan ziren liskarren ostean, Marokok Munduko Futbol Txapelketan erdietsitako azken garaipena eta gero.

Aurreko ostegunean, Belgikako Poliziak 18 pertsona atxilotu zituen Bruselako erdigunean izan ziren liskarrekin zerikusia zutelakoan. Ehunka lagun atera ziren kalera Marokok final zortzienetarako txartela lortu zuela ospatzera.

Maroko eta Espainiaren arteko norgehiagoka gaur izango da, 16:00etan (Euskadin). Marokokarrek elastiko gorria jantziko dute, taldean buru izanda hala eskatu zutelako. Hortaz, Espainiako jokalariak urdinez jantzita aterako dira berdegunera, Katarreko txapelketa hasi zenetik lehen aldiz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbola azken ordukoa Kirolak Munduko Futbol Txapelketa Bilbo Donostia Ertzaintza Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Qatar