Gizartea -

gertakaria

Gerra Zibileko obus bat neutralizatu dute Elgetan

Zonaldean zuhaitzak mozten ari ziren langile batzuk aurkitu zuten. Ertzaintzaren Lehergailuak Indargabetzeko Unitateko kideek modu kontrolatuan leherrarazi dute.

Gerra Zibileko obus bat neutralizatu dute Elgetan. Argazkia: Ertzaintza
Gerra Zibileko obus bat neutralizatu dute Elgetan. Argazkia: Ertzaintza
Gerra Zibileko obus bat neutralizatu dute Elgetan. Argazkia: Ertzaintza

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzako Lehergailuak Indargabetzeko Unitateko kideek Gerra Zibileko obus bat neutralizatu eta modu kontrolatuan leherrarazi dute. Elgetako (Gipuzkoa) Egotxeaga auzoan zuhaitzak mozten ari ziren langile batzuek aurkitu zuten atzo, asteazkena, obusa.

Gertakariaren berri izan bezain laster bertaratu zen Ertzaintza lekura. Tramankulua aztertu ostean, Gerra Zibileko obus bat zela hauteman zuten. Agenteek Berroziko (Araba) basera eraman, eta modu kontrolatuan eztandarazi zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gaurko albisteak Gipuzkoa Gizartea bideoak Eguneko albisteak Albisteak Frankismoa albisteak Debagoiena