Gizartea -

Abusuak adingabeei

60ko hamarkadan Elgoibarko apaiza zenak sexu abusuak egin zizkiola salatu du emakume batek

Isabel Barrutia elgoibartarraren testigantza jaso du "Berria" egunkariak. Horren arabera, Don Andoni izeneko apaizak ukituak egin zizkion 12 urte zituela. Azpimarratu du beste biktima batzuei laguntzeko eta Elizak berriro ez gertatzeko baliabideak jar ditzan eskatzeko egin duela aitortza.

Erasotzailea 1966an Elgoibarko apaiza zena izan zen. Argazkia: Rikardo Agirregomezkorta
Elgoibarko eliza eta udaletxea.
Erasotzailea 1966an Elgoibarko apaiza zena izan zen. Argazkia: Rikardo Agirregomezkorta

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

1966an, artean Elgoibarko (Gipuzkoa) apaiz zenak, Don Andoni izenekoak, sexu abusuak egin zizkiola salatu du Isabel Barrutia elgoibartarrak, Berria egunkarian. Erasoak gertatu eta 60 urtera salatu ditu abusuok publikoki emakumeak, "beste biktima batzuei lagunduko" dielakoan, eta "horrelakorik berriro ez gertatzeko Elizak eta instituzioek baliabideak" jar ditzaten.

EITB Mediak Bermeoko Jose Done ikastetxeko zuzendari ohiak eskola horretan zein Bilboko Berri-Otxoa ikastetxean egindako erasoak kaleratu berritan, beste pederastia kasu bat atera du argitara testigantza horrek.

Egunkariari egindako kontakizunean, Barrutiak azaldu du 12 urte zituenean egin ziola eraso latin eskolak ematen zituen elizgizonak. Nonbait, ikasgelan lezioa ez jakiteagatik igande batez haren etxera joateko esan zion gizonak. Bere gainean jesarrarazi, eta ukituak egin zizkion neskatoari.

Barrutiak ez zion inori kontatu gertatutakoa, eta apaizak beste zenbaitetan zigor bera ezarri bazion ere, ez zen berriro bere etxera joan. Handik gutxira, baina, Don Andoni herritik joan zela jakinarazi zioten Barrutiari. Aitortu duenez, 40 urte bete arte, ezin izan zuen pairatutakoari buruz hitz egin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Elgoibar albisteak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Umeak albisteak gaur Sexu erasoak gaur Sexu abusuak Elizan Vatikanoko azken ordukoa