Gizartea -
EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA
Dani Alves futbol jokalaria atxilotu dute, Bartzelonan izandako ustezko sexu eraso batekin lotuta
Esquadra Mossoen aurrean deklaratu du goizean, eta handik atxilotuta eraman dute epailearen aurrera deklaratzera. Abenduaren 30ean Bartzelonako diskoteka batean Alvesek sexu erasoa egin ziola salatu zuen emakume batek.
AGENCIAS | EITB MEDIA
Dani Alves futbol jokalari brasildarra atxilotu dute, duela hilabete emakume batek salatutako sexu erasoarekin zerikusia duelakoan. Abenduaren 30ean izan zen ustezko sexu erasoa Bartzelonako diskoteka batean, eta handik bi egunera jarri zuen salaketa emakumeak, futbolariaren kontra.
Gaur, Esquadra Mossoen aurrean deklaratzeko hitzordua zuen Alvesek, eta hori egin ondoren, atxilotuta eraman dute Bartzelonako Justizia Auzitegira, 10:00ak inguruan. Epailearen aurrean deklaratu beharko du, eta ondoren orduotan jakingo da zer leporatzen dioten.