Gizartea -

ERREPIDEAK

Urkiolara ez igotzeko eskatu du Ertzaintzak, auto pilaketa dagoelako eta asko gaizki aparkatuta

Mendate guztiak irekita daude EAEn baina kontuz gidatu behar da 20tik gora errepidetan, izotza edo elurragatik.

Herrerako mendatea, aste honetan. EITB Mediako bideo batetik hartutako irudia.
Herrerako mendatea, aste honetan. EITB Mediako bideo batetik hartutako irudia.
Herrerako mendatea, aste honetan. EITB Mediako bideo batetik hartutako irudia.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urkiolara ez igotzea gomendatu du Ertzaintzak, "ibilgailuen pilaketak eta bidegabeko aparkalekuek zirkulazioari eragiten diotelako" Twitter bidez jakitera eman duenez.

Badirudi jendeak ez diola Eusko Jaurlaritzaren mendira ez joateko gomendioari kasu egin eta arazoak izaten ari dira, beraz, hainbat puntutan.

Nafarroako Foruzaingoak ere elurretara joanez gero autoak ondo aparkatzeko eskatu du:

Dena dela, irekita daude gaur Euskal Autonomia Erkidegoko mendate guztiak, baina arretaz gidatu behar da izotza edo elurra dagoelako 20 baino gehiagotan, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzaren datuen arabera.

Zehazki, 08:30ean kontu handiz gidatu behar zen Altuben, Aiurdinen, Barrerillan, Gasteizko portuan, Gatzagako mendatean, Herreran, Kurtzetan, Opakuan, Urduñan eta Zaldiaranen, Araban.

Bizkaiko Barazar, Dima eta Kanpazar mendateetan ere kontuz ibiltzeko eskatu dute, baita Gipuzkoako Andatzarrate, Arantzazu, Aritxulegi, Arrate, Artikutza, Erlaitz, Karabieta, Mandubia, Meaga eta Urto mendateetan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Ertzaintza berriak Alerta meteorologikoak Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Trafiko webkamerak Elurra Eguneko albisteak Albisteak Urkiolako parke naturaleko mendiak