Gizartea -

ALERTA METEOROLOGIKOAK

Eusko Jaurlaritzak asteburu honetan mendira ez joatea aholkatu du

Elurraren kanpoko geruzan izotza sortu da eta egoera arriskutsuak eragin ditzake. Bestalde, AEMETek elur-jausien arriskuaz ohartarazi du Pirinioetan.

Eusko Jaurlaritzaren oharra. Argazkia: Irekia
Eusko Jaurlaritzaren oharra. Argazkia: Irekia
Eusko Jaurlaritzaren oharra. Argazkia: Irekia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak asteburuan mendira ez joatea aholkatu du elur-geruzaren gainean izotz-plakak sor baitaitezke azken egunotako prezipitazioaren ondoren tenperaturak bat batean asko jaitsi direlako.

Euskalmeten arabera, atzo arratsalde/gauean tenperaturek nabarmen egin zuten gora, baina gero asko jaitsi egin dira eta elurraren azaleko geruza izoztu dute. Gainera, eta batez ere asteburu honetan bertan eta datozen egunotan, tenperaturek behera egiten jarraituko dute, eta adierazitako geruza hori oraindik ere gehiago izoztuko da.

Elur asko egiten duenean jende eta familia ugari hurbiltzen dira mendira elurra zapaltzera, baina uneotan egoera arriskutsua denez, Eusko Jaurlaritzak gomendatzen du asteburu honetan mendira ez joatea.  

Joatea erabakiz gero, Euskalmeten iragarpenak jarraitzea eta behar bezala ekipatuta joatea aholkatzen du.

Iragarpen eguneratuak jarraitzea gomendatzen da Euskalmeten webgunearen eta Twitterren bidez, edo "Abisuak nahieran" zerbitzuan alta emanda. Larrialdietarako, berriz, 112 zenbakira deitu behar dela gogorarazi dute.

AEMETen abisua elur-jausiengatik Pirinioetan

Gainera, Espainiako Meteorologia Agentziak (AEMET) eta eski estazioek elur-jausien arriskuaz ohartarazi dute asteburu honi begira, elur asko pilatu baita azken egunotan. Alertak Nafarroari eragiten dio, Euskal Herriaren kasuan, baina Kantabrian (Europako mendiak), Burgosen eta Huescan ere indarrean dago.

AEMETen arabera elur-jasui arriskua altua da, 4. mailakoa, Jacetania eta Gallego ibarretan, tartean Candanchu, Formigal eta Panticosa inguruetan.

Horregatik, pistetatik kanpo ez eskiatzeko deia egin du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Euskal mendiak Eskia Gizartea Elurra Eguneko albisteak Albisteak Elur-jausiak