Gizartea -
Indarkeria matxista
Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen emaztea leihotik botatzen saiatzeagatik
Biktimak ihes egitea lortu zuen eta eraikineko atarian zegoen Udaltzaingoa iritsi zenean.
Agentziak | EITB Media
Joan zen larunbatean 59 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Gasteizen emazteari eraso egin eta etxeko leihoetako batetik botatzen saiatu zelako.
Hiriburuko Desamparados auzoko etxebizitza batean jazo zen atxiloketa. Udaltzaingoak etxe horretan eraso bat gertatzen ari zenaren abisua jaso zuen.
Bertaratu zirenean, emakumea etxeko atarian topatu zuten, senarrarengandik ihes egitea lortu baitzuen. Biktimaren kontakizunaren eta jaso ziren aztarnen arabera, gizonezkoak eraso egin zion emazteari eta ondoren leihoetako batetik behera botatzen saiatu zen.
Beharrezko egiaztapenak egin ondoren, senarra atxilotu zuen udaltzaingoak etxean bertan.