Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Orkoiengo talde bortxaketagatik zigorrak murriztu ditu Gorenak, 'bai bakarrik da bai' legea aplikatuta

Auzitegi Gorenak 13na urteko espetxe zigorra ezarri die bi gizoni, sexu erasoarengatik eta besteak egindako delituaren beharrezko laguntzaile izateagatik. Hirugarren gizonari, aldiz, zortzi urtekoa bi sexu eraso delituren beharrezko laguntzaile izateagatik. 2019an gertatu zen erasoa, Orkoienen.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Goreneko Zigor Arloko Aretoak 8 eta 13 urte arteko espetxe zigorra ezarri die hiru gizoni, 2019ko azaroan Orkoiengo (Nafarroa) parke batean desgaitasun psikikoa duen neska bat bortxatzeagatik, eta neurri batean murriztu ditu 10/2022 Legea, 'bai bakarri da bai' legea, aplikatzean.

Epaiaren arabera, akusatuetako bat sare sozialetan harremanetan jarri zen biktimarekin eta hitzordua egin zuen Orkoienen. Sententzian irakur daitekeenez, orduan 23 urte zituen emakumeak akusatuetako batekin sexu harremanak izatea onartu zuen. Ondoren, ordea, akusatuetako bik sexu erasoa egin zioten bere borondatearen aurka.

Lehen instantzian Nafarroako Probintzia Auzitegiak 17 eta 16 urteko kartzela zigorrak ezarri zizkien hiru akusaturi: bi auzipeturi 17 urte —9 urte sexu erasoarengatik eta zortzi urte besteak egindako sexu eraso delituaren beharrezko laguntzaile izateagatik— eta hirugarrenari 16 urte —beste bi sexu erasoren beharrezko laguntzaile izateagatik—. Halaber, beste bi pertsona bi errugabetzat jo zituen.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak Probintzia Auzitegiaren epaia berretsi zuen. Horren arabera, hiru auzipetuek 100.000 euroko kalte ordaina eman beharko diote biktimari, 

Orain, Auzitegi Gorenak partzialki onartu ditu hiru kondenatuen helegiteak, eta 8 urtetik 4 urtera murriztu ditu sexu erasoaren laguntzaile izateagatik ezarritako zigorrak.

Gauzak horrela, Auzitegi Gorenak 13na urteko espetxe zigorra ezarri die bi gizoni, sexu erasoarengatik eta besteak egindako delituaren beharrezko laguntzaile izateagatik, eta zortzi urtekoa hirugarrenari bi sexu eraso delituren beharrezko laguntzaile izateagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Nafarroako albisteak Auzitegi Gorena Epaiketak argazkiak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Matxismoa Sexu erasoak