Gizartea -

Indarkeria matxista

9 urteko zigorra eskatu dute gazte gipuzkoar batentzat bikotekideri, lo zegoela, sexu abusuak egiteagatik

Gainera, behin kartzelatik irtenda hamar urtez zaintzapean egotea eta emakumeari 3.000 euroko kalte ordaina ematea galdegin dute.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bederatzi urteko espetxe zigorra eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak bikotekideari lo zegoela sexu abusuak egin omen zizkion gazte batentzat. Gainera, behin kartzelatik irtenda hamar urtez zaintzapean egotea eta emakumeari 3.000 euroko kalte ordaina ematea galdegin du Fiskaltzak.

Iazko azaroaren 8an hasi behar zuten gazte horren kontrako epaiketa Gipuzkoako Lurralde Auzitegian, baina atzeratu egin zuten, fiskala gaixo zegoelako.

Hori horrela, gaur, astelehenarekin, egin dute epaiketaren lehenengo saioa. Biktimak hartu du hitza gaurkoan. Ateak itxita eta komunikabiderik gabe deklaratu du.

Aurreikusitakoaren arabera, bihar amaituko da epaiketa auzipetuaren deklarazioarekin. 

Ministerio Publikoaren behin-behineko idatzian jaso dutenez, 2018ko uztailaren 25ean gertatu zen sexu erasoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Gipuzkoa Epaiketak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Sexu erasoak gaur