Gizartea -

Ekainaren 28tik aurrera

Ekainaren 28tik merkealdia hasi arte deskontuak egingo dituzte dendek

Merkealdia ofizialki datorren uztailaren 1ean hasiko den arren, 28tik aurrera deskontuak egingo dituzte Euskaldenda elkarteko merkatariek.

Deskontu bereziak egingo dituzte dendek.
Deskontu bereziak egingo dituzte dendek.
Deskontu bereziak egingo dituzte dendek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskaldendak Euskadiko merkatarien elkartea eta Jaurlaritza akordio batera iritsi dira eta merkealdia ofizialki datorren uztailaren 1ean hasi bitartean, deskontuak eta promozio bereziak egin ahal izango dituzte.

Pilar Zorrilla Jaurlaritzako Merkataritza sailburuordeak eta Euskaldendako ordezkariek bilera izan dute Gasteizen, eta bertan, EAEko merkealdiak arautzen dituen 1997ko dekretua aldatzeko eskatu diote.

Euskaldendak elkartean 6.000 denda inguru daude, batik bat Bizkaikoak (Bizkaidendak), baina baita Gipuzkoako Dendartean elkartekoak eta Gasteizko Gorbeia kaleko merkatariak ere.

Elkartearen nahia merkealdia aurreratzea zen, izan ere, uztailaren 1a igandea da eta asteburu horretan askorentzat oporrak hasiko direla eta asko kanpoan egongo direla argudiatu dute.

Sailburuordeak azaldu duenez, dekretu bat aldatzeko 100 egun inguru behar dira; horregatik, hain denbora gutxian egitea ezinezkoa dela esan die merkatariei.

Hala ere, egungo dekretua aztertzeko eta sektore guztiarekin bilera bat egiteko konpromisoa hartu du, Gipuzkoako eta Arabako merkataritza-elkarte nagusiekin ere hitz egin ahal izateko.

Era honetan, EAEko merkealdia ofizialki uztailaren 1ean hasiko da, baina Euskaldendak elkarteak kide guztiei hilaren 28tik aurrera deskontuak eta promozio bereziak egiteko deia egin die.

Promozioek eta merkealdiek araudi ezberdinak dituzte; merkealdietan, esaterako, dendako salgai guztiak prezio berezitan jarri ahal izateko baimena dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea