Gizartea -

GERTAKARIA

Kargupean aske utzi dute Iruñean gazte bati eraso egin eta koma egoeran uztea egotzita atxilotutako gizona

Bien bitartean Polizia atxilotuarekin zihoazen bi lagunak ikertzen ari da. Ezbeharra larunbatetik iganderako goizaldean gertatu zen, Labriteko aldapan. Biktima Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman behar izan zuten eta koma egoeran jarraitzen du, nahiz eta pixkanaka hobetzen ari den.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ZIUn jarraitzen duen 26 urteko gazteari erasotzeagatik atxilotutako gizona aske utzi du epaileak astelehen iluntzean, kargupean. Biktimarengandik urruntzeko neurriak ezarri dizkiote eta astero epaitegian aurkezteko betebeharra du. Orain, erasoaren unean atxilotuarekin zihoazen beste bi lagunak ikertzen ari da Polizia, erasoarekin zerikusia dutelakoan.

Igande goizaldera, 07:45 aldera, gertatu zen ezbeharra, Labrit inguruan, aisialdirako lokaletan, izandako liskar baten ostean. Inguruan zebiltzan udaltzainek lau pertsona ikusi zituzten borrokan, eta, une batean, horietako batek buruan ostikada bat eman zion beste bati, eta hau oso osorik lurrera erori zen, buruan kolpe handia hartuz.

Borrokaldian parte hartzen ari ziren hiru lagunak ihes egin zuten Txantrea auzora, baina minutu batzuk geroago geldiarazi eta horietako bat atxilo eraman zuten. Kargupean aste utzi zuen epaileak atzo atxilotua, eta, orain, beste bi lagunak ikertzen ari da Polizia.

Zauritua, 26 urteko gizona, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten, eta Zainketa Berezien Unitatean ingresatu zuten. Bertan jarraitzen du, nahiz eta pixkanaka hobetzen ari den.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Delituak azken ordukoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Iruñeko Udala