Itxi

Gizartea

ERASOAK ARMA ZURIAK ERABILITA

Ertzaintzak 100 pertsona salatu ditu arma zuriak eramateagatik urtarrilean

EITB MEDIA

Gainera, 2023ko lehen hilabetean, 53 delitu zenbatu dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan; erdiak baino gehiago indarkeriaz egindako lapurretak izan dira, eta gainerakoak, lesioak eta mehatxuak. Delitu gehienak (% 63) Bizkaian gertatu dira.

  • Infografia: EITB

    Infografia: EITB

Urtarrilean, Ertzaintzak 100 pertsona salatu ditu arma zuriak eramateagatik edo erakusteagatik, EITBk jakin duenez. Gainera, 2023ko lehen hilabetean, 53 delitu zenbatu dira Euskal Autonomia Erkidegoan, eta horietatik erdiak baino gehiago indarkeriaz egindako lapurretak izan dira, % 25 lesioak eta % 18 mehatxuak.

Bizkaian izan dira gertakari gehien, % 63; Gipuzkoan, berriz, % 26 zenbatu dira, eta Araban, % 11.

Infografia: EITB

Infografia: EITB

Iaz, 2022an, Ertzaintzak 440 salaketa jarri zituen arma zuriak eramateagatik. Kopuru hori eta udaltzaingoena (528 salaketa) kontuan hartuta, guztira 968 izan ziren, 2019an baino % 19 gehiago.

Azken boladan arma zuriz egindako erasoak gora egin dutela eta, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak "Egun On Euskadi" saioan aurreratu duenez, hainbat aukera aztertzen ari dira arazoari aurre egiteko; adibidez, 700 lagunetik beherako edukiera duten lokaletan segurtasun pribatua jarraraztea.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena