Gizartea -

Lurrikara Turkian eta Sirian

Nola lagundu Euskal Herritik Turkiako eta Siriako lurrikaren ondorioz kaltetutakoei?

Gobernuz kanpoko hainbat erakundek kanpaina solidarioak jarri dituzte martxan bi herrialdeotara gehien behar diren baliabideak (arropa, elikagai ez-galkorrak, eta haurtxoentzako pixoihal eta janaria) helarazteko. Kontsultatu hemen laguntzeko bideak.

Zaporeaken janari bilketa gaur, Donostian. Argazkia: Arantxa Arza | EITB Media
Zaporeaken janari bilketa gaur, Donostian. Argazkia: Arantxa Arza | EITB Media
Lurrikarak utzitako errefuxiatuentzako janari-bilketa abiatu du Zaporeak elkarteak

0:39

E. G | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Turkia hego-ekialdea eta Siria iparraldea astindu zituzten lurrikarak gertatu eta gutxira, Euskal Herriko hainbat gobernuz kanpoko erakundek kanpaina solidarioak jarri dituzte martxan hondamendiak kaltetutako ehunka mila pertsonari laguntzeko. Arropa eta oinetakoak (negu betean daude) elikagai ez-galkorrak eta haurtxoentzako pixoihal eta janaria behar dira, bereziki. 

Honako hauetan eman dezakezu laguntza: 

- Zaporeak. Larunbatean, otsailaren 11n, janaria bilduko du laguntza elkarteak Euskal Herriko 24 puntutan. Tartean, Donostiako hainbat tokitan, Gasteizen, Iruñean, Tolosan (Gipuzkoa), Arrigorriaga, Orozko, Zeanuri eta Igorren (Bizkaia).

Bilketa Donostian. Argazkia: EITB Media

- DYA Bizkaia. Otsailaren 19ra arte arropa eta oinetakoak batuko ditu Bilboko Garellanon duen egoitzan eta Santurtzin duen basean. 

- Eroski. Bezeroek dohaintza egin ahalko dute kutxatik igarotzean, eta bildutako diru guztia UNICEFen larrialdietarako funtsera bideratuko da.

-UNICEFek ere, bere aldetik, emergentzia fondoa martxan jarri Turkian eta Sirian laguntzeko, esteka honen bidez egin daiteke. 

- GBGE Galdakao. Bizkaiko elkarteak arropa, elikagaiak eta haurtxoentzako gauzak bilduko ditu LA UNION autobus enpresak Erandion (Bizkaia) duen pabilioian. Gainera, dirua eman daiteke Bizum bidez (05028, Zero Hondakin Fundazioa) edo kontu korronte honen bitartez (Caixabank: ES93 2100 3910 1002 0011 0920).

- Save The Children Euskadi. Haurren eskubideen aldeko erakundeak larrialdi funtsa jarri du martxan dohaintzak egiteko. 

- Gurutze Gorria.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eroski Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Hondamendi naturalak Albisteak Turkia Lurrikarak Elikagaiak gaur albisteak Nerabezaroa albisteak Gobernuz Kanpoko Erakundeak Hondamendi naturalen biktimak Siria albisteak gaur