Gizartea -

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA

Gizon bat atxilotu dute Cadizen, Euskal Herriko 11 urteko neska baten kontrako sexu-delitua egotzita

Ertzaintzak jakitera eman duenez, sare sozial baten bidez jartzen zen harremanetan adin txikikoarekin, eta biluzik agertzen zen argazkiak eta bideoak eskatzen zizkion.

Argazkia: Ertzaintza
Argazkia: Ertzaintza
Argazkia: Ertzaintza

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

33 urteko gizonezko bat atxilotu dute Jerez de la Fronteran (Cadiz) Euskal Herriko 11 urteko neska baten kontrako sexu-delitua leporatuta. Ertzaintzak iaz abiatutako ikerketa baten emaitza izan da atxiloketa, eta "grooming" kasu bat litzateke —heldu batek online adin txikikoen kontra egiten duen delitua, sexua helburu duena—.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakitera eman duenez, 2022ko uztailean jarri zuten salaketa ertzain etxe batean biktimaren gurasoek. Horien arabera, emakume bat zela zioen "pertsona ezezagun bat" 11 urteko alabarekin jarri zen harremanetan sare sozial baten bidez, eta "biluzik agertzen zen argazkiak eta bideoak eskatzen zizkion behin eta berriz".

Oharraren arabera, erasotzaileak bazekien adin txikiko batekin ari zela mezuak trukatzen, baina, halere, "sexu edukia zuen material grafikoa eskatzen jarraitu zuen".

Behin ikerketa abiatuta, delituaren egileak mezuak Jerez de la Fronterako etxebizitza batetik bidaltzen zituela jakin zuen Ertzaintzak, eta Guardia Zibilarekin jarri zen harremanetan. Hala, otsailaren 9an atxilotu zuten ustezko erasotzailea, "Hegozizare" izena jarri dioten operazioaren baitan.

Gizonezkoaren etxebizitzan atzemandako materiala (disko gogor bat, besteak beste) ikertzen ari dira, biktima gehiago dauden argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Indarkeria matxista Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Sexu erasoak