Gizartea -

Eguraldia

Elurrak abisu horia ekarriko du Euskal Herrira datorren ostegunean

Tenperatura beroenak ez dira hamar graduko langara iritsiko, eta 800 metrotik behera zurituko du —500 metroren bueltan toki batzuetan—, ipar-ekialdeko haizea lagun.

Aizkorri elurtuta. Argazkia: Jon Goenaga
Aizkorri elurtuta. Argazkia: Jon Goenaga
Aizkorri elurtuta. Argazkia: Jon Goenaga

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken egunotako udaberri giroak ez du oraingoz negua bazter uzteko betarik emango, iragarpenen arabera. Erabateko aldaketa dakar eguraldiak datozen egunetarako. Bihar, asteazkenarekin, prezipitazioak itzuliko dira Euskal Herri osora. Goizean, tarteka egingo du euria, baina arratsaldetik aurrera gogoz botako du. Gainera, itsasoa zakartu egingo da, eta abisu horia ezarriko dute itsasaldeko arriskuagatik, 05:00etatik 07:00etara.

Okerrena, baina, ostegunetik aurrera omen dator. Hilaren 23an, elur maila nabarmen jaitsiko da, eta barnealdean, zuritzeko arriskua egongo denez, abisu horipean egongo dira egun osoan, 00:00etatik 24:00etara.

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak negu gorria aurreikusi du ordurako. Tenperatura beroenak ez dira hamar graduko langara iritsiko, eta 800 metrotik behera zurituko du —500 metroren bueltan toki batzuetan—, ipar-ekialdeko haizea lagun. Kostaldean eta Nafarroa hegoaldean, haize-bolada handiak espero dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Gipuzkoako albisteak Nafarroa gaur Araba Alerta meteorologikoak argazkiak Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Elurra Eguneko albisteak Albisteak