Gizartea -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Donibane Lohizuneko hilketa, Kontzertu Ekonomikoa eta EITB Ukrainan

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Donibane Lohizuneko ikastetxea
Donibane Lohizuneko ikastetxea
Donibane Lohizuneko ikastetxea

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, otsailak 23, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Donibane Lohizuneko hilketa: Frantziako Estatuko ikastetxe guztiek minutu bateko isilunea egingo dute 15:00etan, atzo Donibane Lohizunen izan zen hilketa gaitzesteko. Gainera, Baionako fiskal Jerome Bourrierrek ikerketaren gaineko xehetasunak emango ditu. 

-Kontzertu Ekonomikoa: Nafarroako Hitzarmen Ekonomikoari, EAEko Kontzertu Ekonomikoari eta Kupoari lotutako lege proiektuak bozkatuko dituzte Kongresuan.

- EITB Ukrainan: Gerra piztu zenetik urtebete bete denean, ETBk Ukrainatik emango ditu, zuzenean, gaurko 'Gaur Egun' eta 'Teleberri' albistegiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ukraina albisteak Kontzertu Ekonomikoa Eguneko albisteak Albisteak EITB Taldea Erailketak Lapurdi Errusia-Ukraina gerra azken ordukoa