Itxi

Gizartea

Zirkulazio istripua

Legorretako istripuan inplikatutako ibilgailuaren gidaria atxilotu du Ertzaintzak

EITB MEDIA

Istripua igandean gertatu zen, N-I errepidean, eta hiru pertsona hil dira horren ondorioz.

  • N-1 errepidea Legorreta parean

    N-1 errepidea Legorreta parean

Gipuzkoako Trafikoko Lurralde Unitateko ertzainek 36 urteko gidaria atxilotu dute gaur, asteartea, igandean, N-I errepidean, Legorreta parean, izandako istripuan parte hartzea egotzita.

Istripua igande gauerdian gertatu zen, 00:05 inguruan. Bi autok elkar jo zuten ibilgailuetako bat kontrako noranzkoan zihoala.

Ezbeharraren ondorioz, hiru pertsona hil eta bi zauritu ziren, gidarietako bat tartean. Ertzaintzak ikerketa abiatu du atxilotutako gidaria eta furgonetako gidaria zein baldintzatan zihoazen argitzeko.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena