Gizartea -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Emakume gazteen ahotsa, Lanbide Heziketa duala euskaraz eta Martxoaren 3ko Memoriala

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, martxoak 6, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Emakume gazteen ahotsa: Emakume gazteen aldarrikapenetan jarriko dute begirada asteon EITBko hedabideek: Zerk kezkatzen ditu gehien gaur egun? Zein zailtasunekin egiten dute topo egunerokoan? Zeintzuk dira etorkizuneko erronka nagusiak? Hala, 24 urtez azpiko emakumeak protagonista dituzten hainbat eduki argitaratuko dira.

- Lanbide Heziketa duala euskaraz: Gipuzkoako hainbat enpresak eta Lanbide Heziketako hainbat ikastetxek euskara zabaltzeko egiten duten lana aitortuko dute Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Aldundiak Garaia Parke Teknologikoan (Arrasate), 12:00etan.

- Martxoaren 3ko Memoriala: Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaritzak batzarra deitu du gaurko, 16:00etarako, Martxoaren 3ko Memorialarekin elkarlana abiatzeko urratsak aztertzeko.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaraz Berriak Politika Eusko Jaurlaritza berriak Eusko Legebiltzarra bideoak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz berriak Albisteak Martxoak 3 Feminismoa gaur Memoria historikoa albisteak Lanbide Heziketa albisteak Polizia indarkeriari buruzko albisteak