Gizartea -

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA

11 urteko neska batek salatu du taldean bortxatu dutela Badalonako merkataritza-gune batean

Esquadra Mossoek bi adin txikiko atxilotu eta 14 urtez azpiko hiru identifikatu dituzte, sexu-erasoan parte hartu dutelakoan.

Badalonako saltoki-gune batean izan zen erasoa
Badalonako saltoki-gune batean izan zen erasoa
Badalonako saltoki-gune batean izan zen erasoa

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

11 urteko neska batek salatu du hainbat mutilek —adin txikikoak— bortxatu egin dutela Badalonan (Bartzelona). Biktimaren arabera, saltoki-gune bateko komunean izan zen sexu-erasoa, iazko abenduan. 

Salaketa jarri ondoren, Esquadra Mossoek ikerketa zabaldu zuten, eta  bi adin txikiko atxilotu eta hiru identifikatu zituzten, sexu-erasoan parte hartu zutelakoan. Azken horiek 14 urtez azpikoak dira, eta, beraz, ezin zaie deliturik egotzi.

TV3 telebista-kateko programa batean egindako adierazpenetan, biktimaren ahizpak azaldu du 11 urteko neska saltoki bateko erakusleiho bati begira zegoela "sei bat mutil hurbildu", eta, labana batekin mehatxatu ondoren, komunera eraman zutela. Han, zehaztu duenez, "nahi zuten guztia" egin zuten neskarekin, "labana lepoan jarrita eta hil egingo zutela esanez".

Komunetik ateratzea lortu zuenean, inguruan zegoen segurtasun-zaintzaile batengana jo zuen laguntza eske, "hitzik ere egin ezin zuela", eta hark ez zion jaramonik egin, ahizpak adierazitakoaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Bartzelona Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Feminismoa