Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizonezko bat atxilotu dute sexu-eraso bat egotzita, Azpeitian

Donostiako etxebizitza batean izan zen erasoa, ostegun gauean, eta biktimak babes eta urruntze aginduak eskatu ditu. Atxilotua datozen orduetan utziko dute epailearen esku.

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 30 urteko gizonezko bat atxilotu du bikotekideari Donostiako etxebizitza batean sexu-erasoa egitea leporatuta. Atxiloketa Azpeitian izan da.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, ospitale batetik jaso dute bart abisua sexu eraso bat izan zezaketela ohartaraziz. Emakumezko biktimak jakinarazi du erasoa ostegun gauean izan zela, eta erasotzailea bere bikotekidea dela.

Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen, eta gaur goizaldean atxilotu dute ustezko erasotzailea, Azpeitian.

Biktimak babes eta urruntze aginduak eskatu ditu, eta atxilotu datozen orduetan utziko dute epailearen esku.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Ertzaintza Indarkeria matxista Gipuzkoa Azpeitia Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa