Gizartea -

Haizetea

Gasteizek lorategiak itxi eta Loiuko aireportuak bi hegaldi desbideratu ditu, haize zakarraren ondorioz

Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologia Zuzendaritzak abisu horia indarrean jarri du gaurko, nabigaziorako arriskuagatik.

Irudia: Radio Vitoria.
Irudia: Radio Vitoria.
Irudia: Radio Vitoria.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Haize-bolada bortitzak direla eta, Gasteizko Udalak lorategi publikoak itxi eta erortzeko arriskuan dauden zuhaitzak kontrolatzeko mekanismoak martxan jarri ditu. Horregatik, Udalak herritarrei "kontuz ibiltzeko" eskatu die.

Gainera, Loiuko aireportuak bi hegaldi desbideratu behar izan ditu haize-bolada bortitzengatik: bata Madrildik zetorren, eta Estatuko hiriburura itzuli behar izan du; bestea, Valentziatik aireratu da, eta gauza bera egin behar izan du.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologia Zuzendaritzak abisu horia ezarri du gaur, nabigaziorako arriskuagatik, 3 metrotik gorako haize eta olatu handiak espero baitira, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Nabigaziorako arriskuagatiko abisu horia gauerditik 15:00etara egongo da indarrean. Aurreikuspenen arabera, olatu altuera adierazgarria 3,5 metrotik gorakoa izango da, eta mendebal/ipar-mendebaldeko haizeak 5-6ko indarrarekin joko du, nahiz eta arratsaldean baretu. Horrek itsaski handia eragingo du. Arratsaldean indarra galdu eta itsaskia eta itsaskirria izango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Bizkaia Gipuzkoa Araba Alerta meteorologikoak Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Foronda albisteak