Gizartea -

IKERKETA

Bilboko ikastetxe bateko irakasle bat salatu dute, adin txikiko neska bati sexu-abusuak egitea egotzita

Segurtasun Sailak baieztatu duenez, joan den ostiralean jarri zuten salaketa umearen gurasoek, eta egun horretan bertan atxilotu zuten ustezko erasotzailea. Epailearen aurrean deklaratu ondoren, baldintzarik gabe aske geratu zen.

Bi ertzain, artxiboko irudi batean
 Bi ertzain, artxiboko irudi batean
Bi ertzain, artxiboko irudi batean

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko ikastetxe bateko gizonezko irakasle bat ikertzen ari da Ertzaintza, adin txikiko neska bati sexu-erasoak egin dizkiolakoan. Joan den ostiralean, martxoak 10, jarri zuten salaketa haurraren gurasoek. 

Ikerketa zabaldu ondoren, ostiralean bertan atxilotu zuten ustezko erasotzailea, eta epailearen esku utzi zuten. Behin deklaratuta, baldintzarik gabe aske geratu zen gizonezkoa.

Gertakariak argitzeko, Ertzaintzak ikerketa zabalik dauka.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Indarkeria matxista Bizkaia Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak