Gizartea -

RAMADANA

Bateragarriak al dira ramadana eta goi mailako kirola?

Goi mailan aritzen diren milaka kirolariri eragiten die gaur hasi eta hilabete irauten duen baraualdiak. Horietako batzuek zorrotz betetzen dute ramadana, beste batzuek ez horrenbeste, eta badaude barau erlijiosoa ez errespetatzea erabakitzen dutenak ere. Horietako batekin egon gara.

Bateragarriak al dira Ramadana eta goi mailako kirola?
Bateragarriak al dira Ramadana eta goi mailako kirola?
Bateragarriak al dira Ramadana eta eliteko kirola?

2:02

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Musulmanen egutegiko bederatzigarren hilean, eguzkia ateratzen denetik sartzen den arte barau hertsia ezartzen duenean, ramadana bete behar dute musulmanek. Gaur, martxoak 23, hasiko dute musulman askok baraualdia, apirilaren 21era arte, eta ospakizun horren bidez beren Jainkoarengana gehiago hurbildu eta arima garbituko dute autodiziplinaren eta autosakrifizioaren bidez. Hala ere, kasu askotan, eliteko kirolariek Ramadana ez praktikatzea erabakitzen dute, errendimendu handiko kirolarekin bateraezina dela uste dutelako.

Ramadanak funtzio erlijiosoa du, baina, praktikan, gorputza elikadura-errutina batzuen mende jartzea dakar, eta horrek kirolari profesionalei ahalegin berezia eskatzen die, ez baitaude horretara ohituta. Askoren arabera, baraualdian posible da errendimendua mantentzea, betiere entrenamendu fisikoa, elikagaiak eta gorputzera sartzen diren likidoak egokiak badira eta lo ondo egiten bada. Baina, goi mailako atleta batek utzi al diezaioke guztiz jateari eta edateari?

Kirolari bakoitzak modu batera egiten dio aurre baraualdiari. Badira ramadana betetzeko hautua egiten dutenak; hau da, maila gorenean lehiatu arren, gautu arte ezer ez jatea edo edatea erabakitzen dutenak. Beste batzuek ez dituzte horren zorrotz betetzen arauak, eta dieta berezia egiten dute.

Azkenik, ramadana ez betetzea erabakitzen duten kirolariak daude. Horietako bat Zourdine Thior dugu. Orion bizi den senegaldar honek Union Deportiva Logroñés taldean jokatzen du gaur egun eta bideoan kontatu du bere esperientzia. Xabier Leibar, Bat Basque Teameko mediku ohiak adierazi du gero eta gehiago direla bere imanaren babespean, nutrizioari dagokionez, bederen, ramadana zorrotz egiten ez duten goi mailako kirolariak.

120.000 musulman baino gehiago Hego Euskal Herrian

Urtero, eguzkia atera eta sartzen den bitartean barau egiten dute ia 30 egunez, ramadanaren jaiaren baitan. Lehenengo otordua egunsentia baino lehen egiten dute, eta suhur esaten diote horri, eta gaueko otorduari, berriz, iftar. Hego Euskal Herrian, 120.000 musulman baino gehiago daude deituta gaurtik aurrera ospakizuna honetara, ia 90.000 EAEn eta 30.000tik gora Nafarroan.

Zenbat musulman daude egun Hego Euskal Herrian?

Zenbat musulman daude egun Hego Euskal Herrian?

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gaurko albisteak Gipuzkoa Gaurko albisteak Nafarroan Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak