Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon batek emaztea hil du Orihuelan

Espainiako Gobernua genero indarkeria gisa ikertzen ari da Alacanteko udalerri horretan ustez bikotekideak emakume bat hil izana.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Genero Indarkeriaren aurkako Espainiako Gobernuaren Ordezkaritza 63 urteko emakume baten hilketa ikertzen ari da, Orihuelan (Alacant), larunbat goizaldean gertatutakoa. Ustez, bikotekideak hil du.

Indarkeria matxista gisa baieztatuz gero, genero indarkeriaren ondorioz hildako emakumeak 11 izango lirateke 2023an, eta 1.195 2003tik, Genero Indarkeriaren aurkako Gobernu Ordezkaritzak bere sare sozialen bidez adierazi duenez.

Pilar Bernabe Espainiako Gobernuak Valentziako Erkidegoan duen ordezkariak igande honetan jakinarazi duenez, Guardia Zibileko agenteek bart aurkitu dute hildako emakumea, Orihuelan. Bikotekideak labankada bat zuen sabelean, eta ospitalera eraman dute.

Bernabek adierazi du gertakariari buruzko "informazio guztia" biltzen ari direla, eta ziurtatu du "zalantzarik gabe" esan dezakeela genero indarkeria kasu bat dela.

Ustezko erasotzailea VioGen deritzon datu basean ageri da, Guardia Zibilak ofizioz 2019an ireki zuen kasu batengatik. "Hala ere, 2020an inaktibo geratu zen, gaur hildako biktimak salaketarik jarri ez zuelako eta kasuari buruzko neurri judizialik ere egon ez zelako", gaineratu du Gobernuaren ordezkariak.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainiako Gobernua Gizartea albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Matxismoa gaur Valentziako Erkidegoa