Gizartea -
Indarkeria matxista
Gizon batek emakume bat hil du Palos de la Fronteran (Huelva)
Ustezko hiltzaileak labanaz eraso dio bikotekideari. Atxilotuta dago. Alkatearen hitzetan, biktimak gaur bertan joan behar zuen polizia etxera gizonaren kontrako salaketa jartzera, jazarpenagatik.
Agentziak | EITB Media
Guardia Zibilak gizonezko bat atxilotu du Palos de la Frontera herrian (Huelva) bikotekidea labanaz hiltzea egotzita, indar polizialak jakinarazi duenez.
Carmelo Romero Palos de la Fronterako alkateak azaldu duenez, hilketa matxista 01:10ean jazo da. Udaltzaingoak auzotarren hainbat dei jaso ditu, eta agenteak etxebizitzara bertaratu direnean, emakumea hil ala bizi topatu dute. Handik gutxira, horren heriotza baieztatu baino ezin izan dute egin osasun langileek.
Romeroren esanetan, bikotea marrubia jasotzen lan egiten zuen, eta harreman sentimentala zuten, elkarrekin bizi ez baziren ere. Alkateak berri eman duenez, biktimak gaur bertan joan behar zuen polizia etxera gizonaren kontrako salaketa jartzera, jazarpenagatik.
Espainiako Estatuan 12 dira dagoeneko 2023an bikotekideak edo bikotekide ohiak eraildako emakumeak.