Gizartea -

Bizkaia

Bizkaiko kostaldean 500 amurekin legez kanpo arrantzan ari zen gizon bat atzeman dute

Lizentziak baimendutako amu kopuruaren halako 80 zeramatzan. Bi egun lehenago, Bermeoko portuan kainaberarekin arrantzatzen harrapatu zuten gizon bera.

Konfiskatutako amuak. Argazkia: @gcivilbizkaia
Konfiskatutako amuak.
Konfiskatutako amuak. Argazkia: @gcivilbizkaia

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Guardia Zibilaren Itsas Zerbitzuko agenteek Matxitxako lurmuturretik zortzi miliara 500 amurekin legez kanpo arrantzan ari zen gizon bat atzeman dute, lizentziak sei baimentzen dituen arren. 

Espainiako Gobernuak Bizkaian duen ordezkaritzak jakinarazi duenez, gertakaria martxoaren 21ean gertatu zen, agenteak kontrol lanetan ari zirenean. Aisialdirako ontzi bat ikusi zuten arrantza-ontzi profesionalak zeuden lekutik ez oso urrun. Harengana iritsitakoan, "kortxozko ohol kopuru handia", 58 zehazki, atzeman zioten, 500 amurekin. 

Horrenbeste amu izateko, arrantza industrialerako lizentzia behar da, eta ontziko patroiak ez zuen halakorik. 

Aurretik ere, gizon horren kontrako salaketa aurkeztu zuten agenteek. Bi egun lehenago, Bermeoko portuan topatu zuten kainaberarekin arrantzan (debekatuta dago). 

Bi kasuetan, itsas arrantzako legea urratzea egotzi diote gizonari. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo Bizkaia Salaketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Kantauri itsasoa