Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Nafarroan emakume bati ustez sumisio kimiko bidez sexu erasoa egitea egotzita

Gizonezkoa atzo utzi zuten aske, emakumeak ez baitzuen salaketarik aurkeztu. Iruñeko Instrukzio epaitegiak emakumearen kontrako prozedura abiatu du gaur, delituaren itxura egitea leporatuta.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoak gizon bat atxilotu zuen atzo, astelehenarekin, Artikan (Berriobeiti, Nafarroa), Ezkaba mendiaren magalean, emakume bati sexu erasoa egitea egotzita, Poliziak EITBri baieztatu dionez. Erasotzaileak sumisio kimikoa baliatu zuen zantzuak omen zeuden, iturri horren arabera. Atxilotutakoa atzo bertan utzi zuten aske, emakumeak haren kontrako salaketa aurkeztu ez zuelako. 

Iturri juridikoek gaur jakinarazi dutenez, Iruñeko 3 zenbakiko Instrukzio Epaitegiak auzia artxibatu du eta emakumearen kontrako prozedura abiatu du, delitu itxurak egitea leporatuta.

Erasoa astelehen goizaldean jazo zen, Ezkaba mendian. Emakumezkoak ihes egitea lortu zuen, eta eskuburdinak jarrita zituela aukitu zuten agenteek. Kontatu zienez, gizon batek sexu erasoa egin berri zion, baina zailtasunak zituen pairatutakoa xehetasunez gogoratzeko.

Bertan lehen arreta eman ondoren, Nafarroako Unibertsitate Ospitalean artatu zuten emakumea, eta, sumisio kimikoaren biktima izan zitekeela eta, analisiak egin zizkioten. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Gaurko albisteak Nafarroan Gizartea albisteak Genero indarkeriaren biktimak Albisteak Gaur Albisteak Matxismoa Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna Nafarroako Foruzaingoa Sexu erasoak gaur Sumisio kimikoko salaketak